Microsoft 365-en elkarlanerako mihise digitala, bilera eraginkorrak egiteko eta parte-hartzea sustatzen duen ikaskuntza eskaintzeko.
Microsoft Whiteboard-ek forma libreko mihise adimendun bat eskaintzen du; bertan, bai zu, bai zure taldea hodeiaren bidez gauzak asmatu, sortu eta ikusizko lankidetzan aritu ahalko zarete. Ukipena, teklatua eta arkatza erabiltzeko dago diseinatuta, tintaz idatzi edo marraztuko zenukeen moduan erabili ahal izateko. Testua idatz dezakezu, eta irudiak, ohar itsaskorrak, edo ohar-saretak gehitu, zure ideiak aditzera emateko. Talde-lana hobetzen da, taldekide guztiei mihisea denbora errealean editatzeko aukera emanda, edonon daudela ere. Hasi berehala erabiltzen aurrez sortuta dagoen txantiloi batekin, edo zeure fluxu-diagrama marraztuta gure forma-liburutegi zabala erabilita. Zaude lasai zure lan guztia hodeian babestuta egongo dela jakinda, beste kokaleku edo gailu batetik berrekiteko prest.