Laneko edo eskolako aplikazioetarako sarbidea da Power Apps aplikazioa. Zer aplikazio erabil dezakezu? Zeuretzako sortutakoaren arabera. Hona hemen ikus ditzakezun edo Power Apps webgunea erabiliz sortu ditzakezun aplikazioen adibideetako batzuk:
- Campus-eko aplikazioa: sortu campusaren mapa bat leku-marken ikonoekin eta instalazioen xehetasunekin.
- Gertaerak erregistratzeko aplikazioa: erregistratu parte-hartzaileak iritsi ahala barra-kodeen edo QR kodeen bidez.
- Gastuen aplikazioa: eman aukera langileei euren gastuak bidaltzeko eta ordainagirien argazkiak kargatzeko.
- Osasun-klinikaren aplikazioa: eman aukera gaixoei hitzorduetan erregistratzeko sakatze gutxitan.
- Errendimenduaren aplikazioa: bistaratu datuak eta lortu xehetasunak panel interaktiboen bidez.
- Salmenten aplikazioa: ikusi abaguneak eta bezerogaiak, irakurri iruzkinak eta onartu galdu-irabazien kontua.
- Lanorduen aplikazioa: bildu, bateratu eta analizatu langileen txandetako datuak.
Aurrekoak adibideak besterik ez dira; aplikazioak aukera ugari eskaintzen dizkizu. Sortu eta partekatu lanerako edo eskolarako kode baxuko aplikazioak Power Apps gunean.