Microsoft Authenticator eguneratua aurkezten dizugu. Aplikazio bakar bat erabili besterik ez duzu kontu guztietarako identitatea linean, bizkortasunez eta segurtasun osoz egiaztatzeko.
Aplikazioak aparteko segurtasun-maila bat (bi urratsetako egiaztapena edo faktore anitzeko autentifikazioa deritzotena) eskura jartzen dizu saioa hasteko. Maila hori gaitzen baduzu laneko edo eskolako Microsoft kontuetan, aplikazioak jakinarazpen bat bidaliko dizu saioa hasten saiatu ostean. Jarraitu ahal izateko, Onartu sakatu besterik ez duzu. Beste kontu bat erabili nahi baduzu edo lineaz kanpo bazaude, gure segurtasun-kode barneratuak bermatuko du segurtasuna.
Windows 10 Anniversary eguneratzea osatu baduzu soilik izango dituzu erabilgarri eginbide berriak eta aplikazio-diseinu eguneratua. Eguneratzen ez baduzu, aplikazioaren bertsio zaharrago bat jasoko duzu eta horrek laneko eta eskolako kontuetarako soilik onartzen du bi urratseko egiaztapena.
Aplikazio berri honek Azure Authenticator, Microsoft kontua eta Multi-Factor Authentication aplikazioak ordezten ditu.