Windows 10eko Xbox
Xbox aplikazioak Xbox One eta Windows 10eko lagunak, jokoak eta lorpenak biltzen ditu. Egon Xbox Live komunitatearekin konektatuta, ikusi lagunak zertan ari diren jolasten, partekatu jokoen bideoak eta pantaila-argazkiak, eta ikusi gailu guztietako lorpenak. Txateatu hainbat jokalarirekin aldi berean PCa zein Xbox One erabilita, eta hasi jokalari anitzeko jokoetan jolasten gailu batetik zein bestetik, adibidez, Fable Legends eta Gigantic jokoetan. Eta transmititu zuzenean gogoko jokoak Xbox One-tik Windows 10 darabilen etxeko PC batera, Xbox One kontroladorea erabilita.
Erantzukizun-ukatzea: banda zabaleko konexioa behar da eginbide batzuk erabiltzeko (Interneteko zerbitzu-hornitzailearen tarifak aplikatzen dira). Xbox Live eginbideak Xbox Live onartzen duten herrialdeetan onartutako jokoekin bakarrik daude erabilgarri; ikusi xbox.com/live/countries. Jokoen kopuru mugatu batek onartzen du hainbat gailutatik jolasteko aukera; hala ere, jokoen kopurua handitu egingo da. Fable Legends eta Gigantic jokoak 2015 amaieran egongo dira eskuragarri. Gailu batera soilik transmiti daiteke jokoak zuzenean; Xbox One-tik jokalari anitzeko jokoak zuzenean transmititzeko Xbox Live Gold kidetza behar da (bereiz erosi behar da). Windows 10 darabilten PCetan bakarrik dago hainbat lagunekin txateatzeko, jokalari anitzeko jokoetan gailu mota batetik baino gehiagotatik jolasteko, eta jokoen bideoak eta pantaila-argazkiak partekatzeko aukera.