Xbox osagarriak aplikazioari esker, jokatzeko metodo gehiago izango dituzu eskura Xbox hari gabeko aginte, Xbox Elite hari gabeko aginte edo Xbox Adaptive Controller agintearekin. Sortu eta editatu agintearen profilak: esleitu berriro botoiak, aldatu stick-ak eta katuak eta konfiguratu agintearen bibrazioa. Aplikazioa erabil dezakezu agintearen firmwarea eguneratzeko eta Copilot modua gaitzeko; horri esker, bi aginte erabil ditzakezu aginte bakar bat izango balira bezala.
Are gehiago, Xbox Elite hari gabeko agintea eta Xbox Adaptive Controller erabiltzen badituzu, hainbat profil gorde ditzakezu agintean; horrela, profilak beti prest egongo dira joko batekin jokatu nahi baduzu. Halaber, Xbox Elite hari gabeko agintearen katuak eta paletak berriro eslei ditzakezu, bibrazio-maila konfigura dezakezu eta stick-en sentikortasun-kurbak konfigura ditzakezu. Xbox Adaptive Controller edo Elite Series 2 aginteak erabiltzen dituzten jokalarien kasuan, aplikazio hau erabil dezakete stick-en X eta Y ardatzak aldatzeko eta botoien erabilera txandakatzeko. Katuen eremu itsuak doi ditzakezunez, esperientzia paregabea izango duzu gogoko dituzun jokoekin Xbox Elite hari gabeko agintea erabiltzen duzunean; gainera, Xbox botoiaren distira doi dezakezu. Pertsonalizatu agintearen izena eta gorde gehienez 256 konfigurazio desberdinak aplikazioan.