Puzzleak garbitu lauzak parekatuz, parekatze-joko aparta eta zirraragarri honetan! Lauzek kubikoek 3Dko puzzleak sortzen dituzte. Pare bat aurkitzeko arazoak badituzu, biraraz ezazu puzzlea lauza gehiago aurkitzeko! Taptiles® hiru modurekin eta ezin konta ahala puzzlerekin dator, besterik ez bezalako joko esperientzia baterako!
'Ziztua' modua
Lauzak agudo garbitu 'Ziztua' moduan, denbora irabazteko. Zenbat puzzle garbi ditzakezu denbora agortu baino lehen? Egin parekatze bizkorrak bonus-lauza bereziak eskuratzeko, artean lauza eroak, bitxi-lauzak eta denbora-lauzak. 'Ziztua' moduaren puzzle xinple eta laburrak ezin hobeak dira joko-aldi bizkor eta zirraragarri baterako.
'Jatorria' modua
Jokatu 'Jatorria' moduan joko esperientzi aparta baterako. 'Jatorria' moduak puzzle handiagoak eta erronka zailagoak dakartza, denbora muga lasaiago batekin. Aurre egin buruhausgarriei eta osatu puzzleak denbora agortu baino lehen.
Patxadako modua
Osatu puzzleak inolako denbora premiarik gabe jokamodu lasaigarri honetan.
Eguneko erronkak
Jokalariek erronka berriak jasotzen dituzte egunero. Burutu itzazu behar adina eguneko erronka hilabete batean entseinak irabazi eta lagunekin lehiatzeko.
Xbox-rekiko integrazioa
Xbox-n saioa hasiz gero lorpenak irabazi, lagunekin lehiatu, puntuazioak emaitza-tauletara bidali eta zeure joko estatistika pertsonalei jarraipena egin ahalko dituzu.
Grafiko eta soinu ederrak
Jokatu Taptiles-en eta murgildu mundu misteriotsu baten. Han, lauza kubikoak eta zuk bakarrik ebatz ditzakezun puzzleak aurkituko dituzu. Erlaxa zaitez grafiko eta efektu xarmagarriek biziarazten dituzten lorategi baketsu eta paisaia koloretsuetan.