Windows 10erako Office Delve: Delve-ren bidez zure ingurukoak zertan ari diren jakin ahalko duzu.
Jakinarazpenak jasoko dituzu dokumentuak eguneratzen direnean eta zure lanarekin lotutako
dokumentuen iradokizunak ikusiko dituzu. Jendea aurkitzeko eta landu dituzun azken dokumentuak
bizkor atzitzeko ere erabil dezakezu.
Office 365 administratzaileak Office Delve gaituta duen laneko edo eskolako Office 365 kontuekin
bakarrik erabili daiteke aplikazio hau.
Telefonoan erabili nahi duzu Delve?
Windows Mobile-rako Office Delve-ren Aurrebista erabilgarri dute Windows programetarako beta
sarbidea nahi duten Office Insiders programan parte hartzen dutenek. Deskargatu aurrebista-aplikazioa
eta eman iezaguzu zure iritzia.
Eginbide nagusiak:
• Jaso lankideei buruzko informazio eguneratua
• Aurkitu dokumentuak haietan lanean ari den jendea bilatuta
• Atzitu bizkor azkenaldian landu dituzun dokumentuak
Zurekin partekatu den edukia bakarrik ikusiko duzu Delve-n. Hau da, ezingo duzu zure lankideen
informazio pribatua ikusi eta haiek ere ez zurea.
GARRANTZITSUA: erakundeak Office 365 eta Office Delve erabiltzen baditu soilik izango duzu eginbide
hau erabiltzeko aukera.