Microsoft Dynamics 365 ezinbesteko negozio-soluzioari esker, beti lanpetuta ibiltzen diren profesionalek bezeroak erakar eta zain ditzakete negozioaren produktibitatea murriztu gabe. Beti prest iritsiko zara hitzordu guztietara eta berehala eguneratuko dituzu oharrak, zereginak eta eranskinak (zerbitzuen eta salmenten erregistro garrantzitsuak dutenak) azken xehetasunak beti eskura izateko.
Dynamics 365i esker, saltzaileek, agenteek eta gainbegiraleek tresnarik onenak edukiko dute datuak kudeatzeko eta erregistroak eta egoerak linean eguneratzeko. Gainera, konfigurazioa inoiz baino errazagoa da; aplikazioa behin konfiguratu besterik ez duzu edonon inplementatzeko (gailu mugikorretan, ordenagailuetan edo tabletetan).