GroupMe: lagunekin eta familiarekin harremanetan egoteko doako modu erraza.
Antolatu irteerak, izan lagunen eta familiaren berri, planifikatu gertaerak edo koordinatu lana lankideekin; den-dena toki berean.
Windows, iOS eta Android sistemetan nahiz sarean erabil daiteke GroupMe, edonon zaudela ere harremana ez galtzeko.
GroupMe: zure bizitzako talde guztientzat
“Bizia aldatzen dizu… Erabat ezinbestekoa” — Gizmodo
• HASI DOAN TXATEATZEN
Erraz gehi dezakezu jendea taldeetan; telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa baino ez duzu behar.
• WINDOWS-EN BARNERATUTA
“Jendea” aplikazioan bertan ikusiko dituzu taldeak, eta mezuei bizkor erantzun diezaiekezu jakinarazpen interaktiboei esker. Gainera, beste aplikazio batzuetako argazkiak eta estekak parteka ditzakezu taldeekin.
• ZURE AGINDURA
Aukeratu zer motatako jakinarazpenak jaso nahi dituzun eta noiz. @Aipamenei esker, zuretzat bereziki diren mezuak erraz aurkituko dituzu, eta txaten jakinarazpenak desaktibatzea edo geroko uztea ere aukera dezakezu, zarata gehiegi badago.
• ETENGABEKO GOZAMENA
Izugarri gustatuko zaizkizun emotikono esklusiboak ditugu. Gainera, “meme” irudiak sor ditzakezu eta GIF irudiak nahiz bideoak bilatu eta partekatu; den-dena GroupMe-tik bertatik.
• ERRAZ KOORDINATZEKO AUKERA
Sortu eta partekatu gertaerak taldeekin. Ikusi nor joango den eta nork atsegin dituen zure mezuak.
• TXATEATU EDONON ETA EDONOIZ
Ordenagailua badarabilzu edo etxean zein beste nonbait bazaude ere, erraz egongo zara harremanetan zure jendearekin telefono adimendun edo tableta baten bidez.
Ikasgelan nahiz bulegoan, GroupMe-k nahi duzun jendearekin harremanetan egotea ahalbidetzen dizu, sekula ez dezazun ere galdu.
Bildu taldea GroupMe-rekin gaur bertan.
Zure iritzia jakin nahi genuke.
Email: support@groupme.com
Twitter: @GroupMe
Facebook: facebook.com/groupme
OHARRA: SMS bidezko txata AEBetan soilik dago erabilgarri oraingoz. Testu-mezuen ohiko tarifak aplikatzen dira.
Pribatutasun-gidalerroak: https://groupme.com/privacy
New York-en maitasun osoz egina
Skype familiako kide