Bateragarritasun-pakete honi esker, zure gogoko OpenCL™, OpenGL® eta Vulkan® aplikazioak hardware-kontrolatzaile horiek instalatuta ez daukaten Windows 10 edo Windows 11 ordenagailu pertsonaletan exekuta ditzakezu modu lehenetsian. DirectX 12 kontrolatzaile bat instalatuta badago, bateragarriak diren aplikazioak hardware-azelerazioarekin exekutatuko dira, errendimendu hobea izan dezaten. OpenCL-ren 3.0 eta bertsio zaharragoak, OpenGL-ren 3.3 eta bertsio zaharragoak eta Vulkan-en 1.2 eta bertsio zaharragoak erabiltzen dituzten aplikazioekin bateragarria da pakete hau. Litekeena da 4.6 bertsioa eta zaharragoak erabiltzen dituzten OpenGL-ren aplikazioek ere funtzionatzea.
Informazio gehiago jasotzeko, joan hona: https://aka.ms/clglcp-faq
OpenCL eta OpenCL-ren logotipoak Apple Inc. enpresaren marka komertzialak dira eta Khronos-en baimenarekin erabiltzen dira. Lizentziei buruzko xehetasun guztiak Apple-ren webgunean daude erabilgarri (https://developer.apple.com/softwarelicensing/opencl/).
OpenGL® eta logotipo obalatua Hewlett Packard Enterprise-ren marka komertzialak edo marka komertzial erregistratuak dira AEBn edo munduko beste herrialde batzuetan.
Vulkan eta Vulkan-en logotipoak Khronos Group Inc. enpresaren marka komertzial erregistratuak dira.
Produktua Khronos-en zehaztapen argitaratu batean oinarrituta dago, eta Khronos-en ebaluazio-prozesua gainditzea espero da. Hona hemen uneko ebaluazio-egoera: www.khronos.org/conformance.