Power BI Desktop-i esker, eskura edukiko dituzu analisi bisual guztiak. Egiletza-tresna ahaltsu hau erabil dezakezu datuen ikuspegi eta txosten interaktiboak sortzeko.
Konektatu, batu, moldatu eta ikusi zure datuak. Jarri elementu bisualak nahi dituzun lekuetan, analizatu eta arakatu datuak eta argitaratu edukia Power BI-ko web-zerbitzuan zure taldearekin partekatu ahal izateko.
Power BI Desktop aplikazioa Power BI produktuen suitearen zati bat da. BI-ko edukia sortzeko eta partekatzeko, erabili Power BI Desktop. Datu garrantzitsuak kontrolatzeko eta panelak eta txostenak partekatzeko, erabili Power BI-ko web-zerbitzua. Windows 10 exekutatzen duen edozein gailutan datuak ikusteko eta kudeatzeko, lortu Power BI Mobile aplikazioa.
Power BI Desktop-i esker, honako hauek egin ditzakezu:
• Segurtasunez konekta zaitezke ehunka datu-iturburutara (hodeiko iturburuetara zein iturburu lokaletara)
• Hainbat iturburutako datuak alda eta ordezka ditzakezu klik gutxitan
• Datuen ereduak luza ditzakezu DAX formulei esker
• 100 aukera zoragarri baino gehiagoren artean aukera ditzakezu (edo zeurea sor dezakezu) datuak bistaratu ahal izateko
• Datuak araka ditzakezu ereduak bilatzeko eta xehetasunak lortzeko
• Zeure diseinu pertsonalizatua sor dezakezu formatu-tresna eta gai erabilgarriekin
• Txosten mugikorrak sor ditzakezu erabiltzaileek edonondik atzi ditzaten
• Analisi bisualak parteka ditzakezu erakundeko lankide guztiekin
• Segurtasun osoz argitara dezakezu nahi duzun edukia Interneten edo txosten-zerbitzari lokal batean edo elementu bisualak txerta ditzakezu zure gunean edo aplikazioan
Lortu Power BI suite osoa eta eskura izango duzu nahi duzun informazio guztia Power BI Desktop-i, Power BI-ko web-zerbitzuari eta Power BI aplikazioari esker.