Kate KDEk eginiko testu-editore dokumentu-anitza, ikuspegi-anitza da. Kode-tolestea, sintaxi-nabarmentzea, itzulbiratze-dinamikoa, kapsulatutako kontsola, osagarri interfaze zabal bat eta hastapenetan dagoen script bidez hedatzeko euskarria gisako eginbideak eskaintzen ditu.
Eginbideak:
* MDI, leiho-zatitzea, leihoak fitxa gisa antolatzea
* Ortografia-egiaztatzea
* CR, CRLF, LF lerro-amaierak onartzen ditu
* Kodeketa euskarria (utf-8, utf-16, ascii etab.)
* Kodeketa arteko bihurketa
* Adierazpen erregularretan oinarritutako aurkitu eta ordeztea
* Sintaxi nabarmentze eta parentesien bat-etortze ahaltsua
* Kode- eta testu-tolestea
* Desegin/berregin mugagabea onartzen du
* Bloke-hautapen modua
* Koskatze automatikoa
* Osatze automatikoa onartzen du
* Shell-arekin bateratzea
* Protokolo-euskarri zabala (http, ftp, ssh, webdav etab.)
* Osagarrien arkitektura aplikazioarentzako eta editore osagaiarentzako
* Norbere erara egoki ditzakeen lasterbide
* Bateratutako komando-lerroa
* Javascript erabiliz hedagarria