Sortu buletin, aurkezpen eta dokumentazio zirraragarriak minutu gutxitan.
-- Gehitu erraz edonongo edukia --
Arrastatu eta jaregin argazkiak, bideoak eta bestelako multimedia edukia; gailuan, sare sozialetan nahiz sarean dago integratuta Sway.
-- Ikusi iradokitako bilaketa-emaitzak zure edukian oinarrituta --
Sway-k bilaketak iradokitzen dizkizu erlazionatutako irudiak, bideoak eta bestelako edukia aurki dezazun, eta horiek sortu duzun dokumentura arrasta eta jaregin ditzazun. Ez duzu aplikazio eta web-orri batetik bestera aldatzen ibili beharrik nahi duzuna aurkitzeko.
-- Aurreztu denbora baliagarria esfortzurik gabe diseinatuta --
Sway-ren diseinu-motorrari esker, oso erraza da eduki ederra sortzea. Amaieran, jarri zeure ukitu pertsonalak zeure estiloa islatzeko.
-- Txunditu ikusleak zure sareko mihisearekin --
Sway dinamikoki egokitzen da edozein pantailatan itxura ezin hobea izateko; gainera, URL erraz baten bidez parteka dezakezu edo beste norbaitekin editatu.
-- Egin gauza gehiago Sway-n Office 365-ekin --
Gehitu erraz OneDrive kontuan dituzun fitxategiak, eta bihurtu Word edo OneNote-ko edukia Sway dinamiko bat klik gutxi batzuk eginda.