Educamosek irakasleentzat mugikorrerako sortutako aplikazio berriari esker, irakasleek beren tabletetik kudeatu dezakete ikasgelako jarduera guztia, edozein lekutan eta konektatuta egon beharrik gabe.
APPean erabilitako datuak Educamosen dauden berberak dira. Informazioa inoiz ez da bikoizten, eta sinkronizazio-prozesu eraginkor baten bidez eguneratzen da.
Mugikorrerako aplikazioak aukera hauek ematen dizkizu:
ESKOLAK PROGRAMATZEA
Irakasleek aukera dute beren ikasleentzako zereginak, azterketak eta gogorarazpenak sortzeko, editatzeko edota ezabatzeko, bai eta beren buruarentzako ohar pribatuak kudeatzeko ere.
AGENDA PLANIFIKATZEA
Agendatik ere administra daitezke norberaren ekintzak nahiz elkarrizketak eta bilerak, eta bere parte-hartzea dutenak ikus ditzake irakasleak.
ZERRENDA PASATZEA
Eskola-saio bakoitzaren barruan sartuta, zerrenda pasa dezake irakasleak. Horrez gain, ikastetxeak zehaztutako beste intzidentzia batzuen (portaera, entregatu gabeko zereginak…) jarraipena egiteko aukera ematen da.
IKASLEEN INFORMAZIOA
Irakaslea nahi duen momentuan sar daiteke bere ikasleen informazio pertsonalean nahiz familiekin harremanetan jartzeko datuetan.