Reversi estrategiako mahai-jokoa da.
Joko honi Othello ere esaten zaio.
Joko hau badago euskaraz.
Jokalariak txandakatu egiten dira dagokien koloreko diskoak jartzeko.
Jokaldian, hartu egin behar dira bai lerro zuzenean kokatuta dauden eta azkenekoz jarritako diskoak lotzen dituzten aurkariaren koloreko diskoak, bai uneko jokalariaren koloreko disko bat.
Hartutakoak uneko jokalariaren kolorekoak bihurtzen dira.
Kokapenak balekoa izan dadin, gutxienez disko bat hartu behar da.
Jokoaren helburua norberaren koloreko disko gehienak izatea da azken mugimendua egiten denean.
Ezarpen ugari:
- automatikoki gordetzeko aukera
- estatistikak
- ekintzak mugarik gabe desegiteko aukera
- moduak: erraza, arrunta, zaila, oso zaila