Microsoft Albisteak aplikazioak azken albisteak eskaini ez ezik, munduko kazetari onenen artikulu xehatu eta fidagarriak ere eskaintzen ditu.
- Gure editoreek aukeratzen dituzte munduko azken albiste fidagarriak, interesgarriak eta joeran daudenak.
- Zuk zeuk aukeratzen dituzu gehien interesatzen zaizkizun gaiak.
- Microsoft Albisteak aplikazioak uneoro eta erraztasunez bidaliko dizkizu gehien interesatzen zaizkizun azken albisteen jakinarazpenak.
- Sinkronizatu nahi dituzun hobespenak aplikazioan eta Interneten.
Microsoft Albisteak aplikazioaren eta hainbat herrialdetako ehunka argitaratzaileren lankidetzari esker, 20 herrialdetako baino gehiagoko edizioen artean hauta dezakezu, eta eskura izango duzu 3.000 marka nagusiren eduki guztia.
Microsoft Albisteak aplikazioari esker, inoiz baino errazagoa izango da azken albisteak jasotzea eta istorioen eta sekzioen artean aldatzea intuizioan oinarrituta. Halaber, gure diseinu garbiak aukera ematen dizu artikuluak irakurtzeko informazioa nahasi gabe eta hainbat eginbide lagungarri erabiltzeko; adibidez, gauez irakurri nahi baduzu, modu iluna aktiba dezakezu. Deskargatu doan aplikazioa eta erabil ezazu mugarik gabe nahi adina artikulu edo bideo ikusteko.