Windows Dendako Lync aplikazioa erabil dezakezu Lync bileretara sartzeko. Lync aplikazioaren eginbide aurreratuez eta ezaugarri guztiez gozatzeko, ordea, Lync kontua eduki behar duzu. Beharbada, zenbait eginbide ez dituzu erabilgarri izango, zure Lync zerbitzariaren eta kontuaren ezarpenen arabera. Lync kontuari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan zure laguntza taldearekin.
Windows dendako Lync aplikazioa Windows-en esperientzia berrirako birdiseinatu eta ukipen-pantailetarako hobetu dugu, komunikatzeko eta elkarlanerako tresna bizkor eta naturalak eskaintzeko. Askotariko gauzak egin ditzakezu modu errazean: audio- eta bideo-deiak egin, lineako bilerak exekutatu, lankideen egoera ikusi eta instanteko mezuak bidali.