OneNote koaderno digitala da, eta edozein gailutan oharrak hartzeko eta antolatzeko tresna aproposa da. Jaso ideiak idatziz, egin ikasgelako eta bileretako oharren jarraipena, ebaki edukia saretik, prestatu egitekoen zerrenda, edo irudikatu eta zirriborratu ideiak.
IDATZI ETA MARRAZTU
• Idatzi orrian, edonon, eta askatu irudimena.
• Erabili hatza edo gailuaren arkatza hainbat motatako arkatz eta markatzaileekin idazteko eta marrazteko.
• Idatzi oharrak orri zurian, edo gehitu sareta edo lerro zuzenak errazago marrazteko eta idazteko.
HARTU OHARRAK
• Hartu oharrak bizkor Ekintza-zentroko Oharra botoia edo arkatz bateragarri batena sakatuta.*
• Bidali webguneak, errezetak, dokumentuak eta beste OneNote-ra hainbat aplikazio eta zerbitzu erabilita, besteak beste, Share Charm, Microsoft Edge, Clipper eta Office Lens.
EGON ANTOLATUTA
• Egin bilaketak eta aurkitu behar duzuna oharretan, baita eskuz idatzitako eta irudietako testuetan ere.
• Atzitu bizkor azken oharrak, orri guztien aurrebistei esker.
• Sartu egitekoen kontrol-laukidun zerrendetan klik bakarra eginda.
TALDE-LANERAKO PENTSATUA
• Partekatu erraz koadernoak eta oharrak lankideekin, senideekin eta lagunekin.
• Antolatu oporrak, edo partekatu bileretako txostenak nahiz hitzaldietako oharrak inguruan duzun jendearekin.
• Editatu oharrak elkarrekin eta ikusi aldaketak denbora errealean.
BETI ZUREKIN
• Oharrak zurekin izango dituzu, etxean, bulegoan edo nonahi zaudela ere.
• Oharrak automatikoki gordetzen eta sinkronizatzen dira hodeian, gailu guztietan bertsio berrienak eskura izan ditzazun beti.
• Koadernoek itxura bera dute gailu guztietan, errazagoa izan dagizun lanari utzitako tokitik berrekitea ordenagailuan, tabletan nahiz gailu mugikorrean.
Azken albisteen berri izateko, begiratu webgunea, adierazi atsegin gaituzula Facebook-en, jarrai iezaguzu Twitter-en, edota irakurri bloga:
onenote.com
facebook.com/onenote
twitter.com/msonenote
blogs.office.com/onenote
* Osagarri batzuk bereiz saltzen dira; hardwarearen araberakoak dira.