Sinple bezain osatua den kalkulagailua, modu estandarra, modu zientifikoa eta programagailu modua dituena, baita unitate-bihurgailua ere. Fakturen zenbatekoak gehitzeko, errezeta edo beste proiekturen bateko neurriak bihurtzeko, edo matematika, algebra zein geometriako problemak burutzeko tresna ezin hobea da. Kalkulagailuaren historiarekin erraza da zenbakiak zuzen idatzi dituzula egiaztatzea.