Mantendu burua argi Microsoft Dragaminan! Erabili logika eta estrategia taula garbitzeko minarik desestali gabe. Arakatu jatorrizko Dragamina joko ikonikoa, orain gai eta joko modu BERRIekin, eguneko erronka eta lorpen gehiagorekin eta hainbat botoik automatikoki sakatzeko eginbide BERRIarekin! Edonorentzat da dibertigarria!
MODU KLASIKOA:
Atsegin duzun 1990ko jatorrizko Dragamina EGUNERATU dugu!
Ipini BANDERAK mina susmagarriak markatzeko edo erabili jokoa azkarrago ebazteko tresnak. Bildu XPak mailaz igotzeko eta eskuratu titulu eta bereizgarri BERRIAK. Igaro denbora Dragamina emoji ikonikoarekin gai BERRIetan. Bota erronka zeure buruari ZAILTASUNA aldatuz, taula aukeratuz eta LORPENAK eskuratuz.
ABENTURA MODUA:
Sartu Dragamina labirintoan zeure trebetasuna erabiliz heroi ausarta Lurraren erdira onik gidatzeko. Bildu harrapakinak, desestali armak, garaitu etsaiak eta ekidin arrisku ezkutuak. Osatu taula mailaz igotzeko eta abenturan aurrera egiteko.
EGUNEKO ERRONKAK:
Bost (5) EGUNEKO ERRONKA egunero. Aukeratu Klasikoaren, Banderen, Leherketen, Altxorren bilaketaren eta Ukituen artean. Osatu GUZTIAK hilabetean zehar eta irabazi BEREIZGARRI PERFEKTUA! Bihurtu Premium harpide eta jokatu galdu dituzun eguneko erronkak!
LORTU XPak eta IGO MAILAZ:
Bildu XPak mailaz igotzeko eta titulu eta bereizgarri BERRIak irabazteko. Hasi saioa Microsoft kontuan aurrerapena, maila, XPak eta lorpenak gordetzeko. Jokatu gailu batean baino gehiagotan Microsoft kontuarekin saioa hasita. Jarraitu utzi zenuen tokitik edo jokatu Microsoft Dragamina zauden tokian zaudela.