Egin are gauza gehiago edonon Microsoft OneDrive-rekin. Atzitu eta partekatu dokumentuak, argazkiak eta Windows 10 telefonoko, ordenagailuko (PC edo Mac) eta darabiltzazun gainerako gailu guztietako fitxategiak. Erabili mugikorretarako Office aplikazioak errendimendua hobetzeko eta elkarrekin lan egiteko, edonon zaudela ere. Windows 10-erako OneDrive aplikazioari esker, erraz lan egin dezakezu fitxategi pertsonalekin eta laneko fitxategiekin edonoiz eta edonon.
• Gorde eta partekatu fitxategiak sareko doako biltegia erabilita.
• Ireki eta gorde azkar OneDrive fitxategiak Office aplikazioetan, hala nola Word, Excel, PowerPoint eta OneNote aplikazioetan.
• Bilatu argazkiak erraz automatikoki etiketatzeko aukerari esker.
• Partekatu gogoko dituzun argazki eta bideoen albumak.
Oharra: OneDrive for Business zerbitzuan saioa has dezazun, zure erakundeak SharePoint Online edo Office 365 Business harpidetza-plan egokia izan behar du. Ezin duzu hasi saioa direktorio lokaleko kontu batekin.
Microsoft-ek eskaintzen du aplikazio hau. Denda hau erabiltzearen ondorioz ematen diren datuak Microsoft-ek atzi ditzake eta, datuok Ameriketako Estatu Batuetan edo Microsoft-ek instalazioak dituen beste herrialderen batean gordeko edo prozesatuko dira, edo bertara transferituko dira.