Office Lens aplikazioak, arbel zurietako eta dokumentuetako irudiak moztu eta hobetu egiten ditu eta irakurtzeko moduan ezartzen ditu. Office Lens erabil dezakezu irudiak PDF, Word eta PowerPoint fitxategi bihurtzeko, eta OneNote-n eta OneDrive-n ere gorde ditzakezu.
Office Lens poltsikoko eskaner baten modukoa da. Magia balitz bezala, arbel zurietako eta beltzetako oharrak digitalizatzen ditu. Edonoiz aurkitu ahal izango dituzu dokumentu edo bisita-txartel garrantzitsuak. Egin ideien zirriborroak eta atera haien argazki bat, geroago erabiltzeko. Ez ezazu berriro galdu ordainagiririk edo ohar itsasgarririk!
Aplikazioa instalatzen baduzu, zehaztapen eta baldintza hauek onartuko dituzu: http://aka.ms/olenswindowsterms.
Erabilera posibleak:
- Atera eta moztu arbel zuri edo beltz baten argazkia, eta partekatu bilerako oharrak lankideekin.
- Egin inprimatutako dokumentuen, bisita-txartelen edo horma-irudien kopia digitalak, eta moztu zehazki nahi bezala.
- Inprimatutako eta eskuz idatzitako testua automatikoki hautemango da (OCR erabilita). Horrela, irudietako hitzak bila ditzakezu, haiek kopiatzeko eta editatzeko.