Microsoft PowerPoint Mobile da aplikaziorik onena Windows telefono eta tabletetan (10,1 hazbete edo gutxiagoko pantailetan) aurkezpenak sortu, egin eta editatzeko. *2021ko urtarrilaren 12an, aplikazio honekin erlazionatutako laguntza-zerbitzua eskaintzeari utziko diogu Windows 10 Mobile darabilten telefonoetan. Lortu informazio gehiago https://aka.ms/OfficeWindows10MobileEOS helbidean.*
*** Mahaigainetan, ordenagailu eramangarrietan, tableta handietan eta telefonoetarako Continuum* aurkezpenak editatzeko, Office 365 harpidetza izan behar da. Informazio gehiago lortzeko, ikusi ondorengo eskakizunak. ***
EGIN AURKEZPENAK EDONOIZ ETA EDONON
• Entseatu eta egin aurkezpenak telefonoa edo tableta erabilita.
• Marraztu diapositibetan aurkezten ari zaren bitartean, puntu garrantzitsuak nabarmentzeko.
BERRIKUSI ETA EDITATU EDONOIZ ETA EDONON
• Eskuratu fitxategiak edonondik, OneDrive, SharePoint eta Dropbox integrazioaren bidez.
• Ez kezkatu gordetzeaz. Tableta edo telefonoa erabilita editatzen dituzunean fitxategiak, PowerPoint-ek gordetzen dizu egindako lana, horren ardurarik izan ez dezazun.
• Partekatu aurkezpenak sakatze gutxi batzuk eginda, eta gonbidatu jendea horiek berrikustera.
• Egin lan elkarlanean eta editatu aurkezpenak beste batzuekin aldi berean.
• Aurkitu bizkor agindu egokia. "Esan iezadazu"eginbideak behar duzun eginbidera eramango zaitu.
SORTU KONFIANTZA OSOZ
• Erabili telefonoa ordenagailu gisa aurkezpenak pantaila handian editatu eta berrikusi ahal izateko.
• Jarri martxan zure proiektuak diseinu ederreko gaietako bat oinarri hartuta.
• Erabili betiko formatu-eginbide aberastuak istorioak kontatzeko.
• Aurkezpenen diseinuak beti bezain itxura ona du, darabilzun gailua darabilzula.
ESKAKIZUNAK
PowerPoint-en bertsio hau telefono eta tabletetarako da (10.1 hazbeteko edo gutxiagoko pantailetarako). Gailu horietan doan ikus, sor eta edita ditzakezu PowerPoint aurkezpenak. Office 365 harpidetza egokia behar duzu eginbide aurreratuak erabili ahal izateko. Informazio gehiago www.office.com/information helbidean.
Tableta, ordenagailu eramangarri eta mahaigainetan, doan ikus ditzakezu aurkezpenak. Office 365 harpidetza egokia behar da aurkezpenak sortu eta editatzeko. Office 365ek Word, Excel, PowerPoint, OneNote eta Outlook-en mahaigaineko azken bertsioak ere badakartza. Horiexek gomendatzen dira mahaigainetan eta ordenagailu eramangarrietan erabiltzeko. Aplikazioan bertan erregistra zaitezke Office 365 eskuratzeko; hilabete doan lor dezakezu lehen aldiz erregistratuz gero.
* Windows 10 premium darabilten telefono jakin batzuetan bakarrik dago erabilgarri telefonoetarako Continuum. Continuum-ekin bateragarria den osagarria behar da; baita HDMI sarrera onartzen duen kanpoko monitorea ere.