Microsoft Word Mobile da aplikaziorik onena Windows telefono eta tabletetan (10,1 hazbete edo gutxiagoko pantailetan) dokumentuak sortu, berrikusi eta editatzeko. *2021ko urtarrilaren 12an, aplikazio honekin erlazionatutako laguntza-zerbitzua eskaintzeari utziko diogu Windows 10 Mobile darabilten telefonoetan. Lortu informazio gehiago https://aka.ms/OfficeWindows10MobileEOS helbidean.*
*** Mahaigainetan, ordenagailu eramangarrietan, tableta handietan eta telefonoetarako Continuum* dokumentuak sortu eta editatzeko, Office 365 harpidetza izan behar da. Informazio gehiago lortzeko, ikusi ondorengo eskakizunak. ***
IRAKURRI EROSO
• Irakurketa-ikuspegi berriarekin errazagoa da telefonoetan eta tabletetan dokumentu luzeak irakurtzea.
• Sakatu irudi edo taula txikiak, beren xehetasun guztiak pantaila osoko ikuspegian ikusteko.
• Ekarri sareko informazioa Word dokumentura Bilaketa adimenduna erabilita.
BERRIKUSI ETA EDITATU EDONOIZ ETA EDONON
• Eskuratu fitxategiak edonondik, OneDrive, SharePoint eta Dropbox integrazioaren bidez.
• Erantzun iruzkinei eta egin aldaketa bizkorrak ukitu batzuk bakarrik eginda.
• Ez kezkatu gordetzeaz. Tableta edo telefonoa erabilita editatzen dituzunean fitxategiak, Word-ek gordetzen dizu egindako lana, horren ardurarik izan ez dezazun.
• Partekatu dokumentuak sakatze gutxi batzuk eginda, eta gonbidatu jendea horiek berrikustera.
• Egin lan elkarlanean eta editatu dokumentuak beste batzuekin aldi berean.
• Aurkitu bizkor agindu egokia. "Esan iezadazu"eginbideak behar duzun eginbidera eramango zaitu.
SORTU KONFIANTZA OSOZ
• Erabili telefonoa ordenagailu gisa dokumentuak pantaila handian idatzi eta berrikusi ahal izateko.
• Jarri martxan zure proiektuak diseinu ederreko txantiloi modernoekin hasita.
• Erabili betiko formatu- eta diseinu-aukera aberastuak ideiak adierazteko.
• Dokumentuen formatuak eta diseinuak beti bezain itxura ona dute, darabilzun gailua darabilzula.
ESKAKIZUNAK
Word-en bertsio hau telefono eta tabletetarako da (10,1 hazbeteko edo gutxiagoko pantailetarako). Gailu horietan doan ikus, sor eta edita ditzakezu Word dokumentuak. Office 365 harpidetza egokia behar duzu eginbide aurreratuak erabili ahal izateko. Informazio gehiago www.office.com/information helbidean.
Tableta, ordenagailu eramangarri eta mahaigainetan, doan ikus ditzakezu dokumentuak. Office 365 harpidetza egokia behar da dokumentuak sortu eta editatzeko. Office 365ek Word, Excel, PowerPoint, OneNote eta Outlook-en mahaigaineko azken bertsioak ere badakartza. Horiexek gomendatzen dira mahaigainetan eta ordenagailu eramangarrietan erabiltzeko. Aplikazioan bertan erregistra zaitezke Office 365 eskuratzeko; hilabete doan lor dezakezu lehen aldiz erregistratuz gero.
* Windows 10 premium darabilten telefono jakin batzuetan bakarrik dago erabilgarri telefonoetarako Continuum. Continuum-ekin bateragarria den osagarria behar da; baita HDMI sarrera onartzen duen kanpoko monitorea ere.