Microsoft Excel Mobile da aplikaziorik onena Windows telefono eta tabletetan (10,1 hazbete edo gutxiagoko pantailetan) kalkulu-orriak sortu, berrikusi eta eguneratzeko. *2021ko urtarrilaren 12an, aplikazio honekin erlazionatutako laguntza-zerbitzua eskaintzeari utziko diogu Windows 10 Mobile darabilten telefonoetan. Lortu informazio gehiago https://aka.ms/OfficeWindows10MobileEOS helbidean.*
*** Mahaigainetan, ordenagailu eramangarrietan, tableta handietan eta telefonoetarako Continuum* bidez kalkulu-orriak sortu eta editatzeko, Office 365 harpidetza izan behar da. Informazio gehiago lortzeko, ikusi ondorengo eskakizunak. ***
KALKULU-ORRIAK EDONOIZ ETA EDONON
• Kalkulu-orriek itxura bikaina duten telefonoan eta tabletan: Formula, diagrama, taula eta baldintzapeko formatu eta guzti.
• Berrekin lanari utzitako lekutik: Excel-ek non zeunden gogoratzen du, gailu batetik beste batera aldatuta ere.
BERRIKUSI ETA EGUNERATU EDONONDIK
• Eskuratu fitxategiak edonondik, OneDrive, SharePoint eta Dropbox integrazioaren bidez.
• Egin aldaketa bizkorrak ukitu batzuk bakarrik eginda. Arrastatu zutabeak eta aldatu lekuz lan-orriak. Sakatze gutxi batzuk besterik ez dituzu egin behar datuak gehitzeko, diagramen formatua aldatzeko eta kalkulu-orri handietan nabigatzeko.
• Ez kezkatu gordetzeaz. Tableta edo telefonoa erabilita editatzen dituzunean fitxategiak, Excel-ek gordetzen dizu egindako lana, horren ardurarik izan ez dezazun.
• Partekatu kalkulu-orriak sakatze gutxi batzuk eginda, eta gonbidatu jendea horiek berrikustera.
• Aurkitu bizkor agindu egokia. "Esan iezadazu"eginbideak behar duzun eginbidera eramango zaitu.
SORTU KONFIANTZA OSOZ
• Erabili telefonoa ordenagailu gisa kalkulu-orriak pantaila handian editatu eta berrikusi ahal izateko.
• Jarri martxan zure proiektuak txantiloi erabilerraz eta osatuekin hasita.
• Gehitu formulak ohiko funtzioak integratuta dituen pantailako teklatuarekin.
• Erabili betiko formatu- eta diseinu-aukera aberastuak ideiak adierazteko.
• Kalkulu-orrien formatuak eta diseinuak beti bezain itxura ona dute, darabilzun gailua darabilzula.
• Arakatu datuak bisualki diagrama mota berriekin, esate baterako, laukizuzen, zirkulu zentrokide zein ur-jauzi moduko diagramekin.
ESKAKIZUNAK
Excel-en bertsio hau telefono eta tabletetarako da (10,1 hazbeteko edo gutxiagoko pantailetarako). Gailu horietan doan ikus, sor eta edita ditzakezu Excel kalkulu-orriak. Office 365 harpidetza egokia behar duzu eginbide aurreratuak erabili ahal izateko. Informazio gehiago www.office.com/information helbidean.
Tableta, ordenagailu eramangarri eta mahaigainetan, doan ikus ditzakezu kalkulu-orriak. Office 365 harpidetza egokia behar da kalkulu-orriak sortu eta editatzeko. Office 365ek Word, Excel, PowerPoint, OneNote eta Outlook-en mahaigaineko azken bertsioak ere badakartza. Horiexek gomendatzen dira mahaigainetan eta ordenagailu eramangarrietan erabiltzeko. Aplikazioan bertan erregistra zaitezke Office 365 eskuratzeko; hilabete doan lor dezakezu lehen aldiz erregistratuz gero.
* Windows 10 premium darabilten telefono jakin batzuetan bakarrik dago erabilgarri telefonoetarako Continuum. Continuum-ekin bateragarria den osagarria behar da; baita HDMI sarrera onartzen duen kanpoko monitorea ere.